etxe bat sortu nuen behin horrelako egunetarako

2020

Koronabirus garaian etxetik kanpo egotearen gogoaz jende pila entzun nuen hitz eta hitz. Itolarriak jota etxean egon ezin zirela oihukatuz etxeetako lau pateren zirrikituren batetik ihes egin eta norbaitek entzungo zituelakoan. Etxean egotekoa naiz, batzuketan besteetan baino gehiago, baina bertatik ateratzea debekatua edukitzeak ere ito egiten dit niri. Ariketa hau egin nuen beraz, barrura begirada bat. Dudanaz gozatzea eta deserosotasunak erosotasun bilakatzea.

Etxe bat sortu nuen behin horrelako egunetarako. Non badudan zer egina, orduak motz geratzeraino. non badakidan bakarrik egoten, sarri gogorra egiten den arren; bai eta jendearekin ere, eta gustura nago haiekin. Non onartzen dudan batzuetan aspertu egingo naizela, eta besteetan ingurukoak asperrarazi.

Denbora luzeko lana da etxe bat sortzea. Loreak bezain beste zaindu behar dira xehetasun txikienak. Denbora hartu behar da eta bakardadeak bilatu, deserosoak badira ere. Zuretzako, haientzako, haizearentzako. Gustuko gauzak egin eta ez hain gustukoak. Bizitza bat sortu behar da espazio batean, mikroklima bat. Eta nik etxe bat sortu nuen behin horrelako egunetarako, ikusi ezin dena. Eta zuk ez baduzu, inoiz ez da berandu.

ERAKUSKETAK
ARTdemia (artgia.com)

Proiektuko ilustrazioetako bat laminan inprimitua

Proiektua osatzen duten hiru ilustrazioak

“30 euskal artistek osatzen dute #ARTdemia erakusketa birtuala”

Shopping Cart