Uxue Bereziartua Lonbide (Hernani, 1996)

Ilustratzailea baina ez bereziki ilustratua.

2018an ikus entzunezko komunikazioan graduatu nintzen (EHU). Egun Motion Graphics Masterra egiten nabil Labasad-en. Tarte horretan hasi nuen ilustrazioaren eta disienu grafikoaren bidea.

2016an sortu nuen Berexi Art, nire ilustrazio guztiak barnebiltzeko proiektu bezala. Bide horretatik zenbait lan sortu zitzaizkidan eta egun ilustrazioan eta diseinu grafikoan egiten dut lan batik bat.

2021ean Pakita Studio sortu nuen. Nire lan guztiari espazioa emateko txokoa. Hernaniko andreen kalean aurkituko duzu. Bertan nire lanak sortzeaz gain, saldu ere egiten ditut. 

Sorkuntza digitalaz gain, bestelako proiektu batzuk ere burutu ditut azken urteetan eta bestelako diziplina batzuk esperimentatzeko aukera izan dut: serigrafia, ikus entzunezkoak, muralgintza.

Egun ere horretan nabil, proiektu ezberdinetan lanean diziplina ezberdinak landuaz. Pakita Studion aurkituko nauzu.

bakarkako erakusketak

2022/01, Pakita Studio (Hernani) – Azken habitatak
2021/03, Biteri Kultur Etxea (Hernani) – 41 Habitat
2020/12, Marienea (Basauri) – Biba zuek! (Señorak)
2020/06, Artgia (Gasteiz) – 41 Habitat
2020/01, Mikelazulo Kultur Elkartea (Orereta) – Loratu
2019/11, Adaxka (Bilbo) – Loratu
2018/11, Etxelila Emakumeon Etxea (Ondarroa) – Loratu

erakusketa kolektiboak 

2020/12, Berexi Art online – 41 habitat eta gehiago
2020/04, Artgia (Gasteiz) – #ARTdemia erakusketa birtuala
2020/03, Iruña – Titiak
2019/11, Tolosa – Pelusa
2019/11, Donostia – Pelusa
2019/03, CCCB (Barcelona) – Susi. Una elefanta en la habitación

Shopping Cart