Gure proiektu propioak garatzeaz gain, diseinu zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditugu. Bezeroen beharrak entzun eta eskaintza pertsonalizatuak eskaitzen ditugu diseinu esparru ezberdinetarako. Batik bat diseinu digitaleko lanetan ibiltzen gara online zein offline. 

Zuk kontatu buruan duzuna eta guk forma eta kolorea emango diogu.

01 marka diseinua.
Logoa edota irudi korpotariboa

Diseinu lanen artean marka diseinu osoa egiteko zerbitzua eskaintzen dugu. Proiektuaren kontzeptualizaziotik logoak egitera. Mota ezberdinetako logoak egin daitezke: logotipoa (testua hutsik), isotipoa (irudia hutsik), imagotipoa (irudia eta testua) edota isologoa (irudia testuaren barruan sartua).

Hauen konbinazio ezberdinak ere egin daitezke.

Zerbitzu honen barruan sartzen da:

_ Proiektuaren kontzeptualizazioaren lanketa bisuala: moodboarda
_ Paleta kromatikoa edota tipografia
_ Logo edo irudia bertikalean zein horizontalean
_ Irudiaren egokitzapena kolore ezberdinetan
_ Material guztia jasotzen duen estilo liburua
_ Amaierako artxiboak online zein offline erabilerarako

02 ilustrazio pertsonalizatuak

Logoez gain bestelako ilustrazio zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu. Behar ezberdinetarako irudiak eta ilustrazioak egiten ditugu. Batik bat modu linealean egindako ilustrazioak eskaintzeaz gain, collage formatuak ere eskaitzen ditugu.

Zerbitzu honen barruan sartzen da:

_Ekintzaren kontzeptualizazioaren lanketa bisuala: moodboarda
_Paleta kromatikoa edota tipografia (behar bada)
_Irudiaren bozeto aukera ezberdinak
_ Irudia bertikalean zein horizontalean
_Irudiaren egokitzapena kolore ezberdinetan (behar bada)

03 maketazioak

Euskarri ezberdinetarako diseinuen maketazioak egiten ditugu, inprimitzeko zein sarerako. Lehendik finkatuta dauden diseinu irizpideak kontuan hartuta edo zerotik sortutako iruditeriarekin maketatzen dugu. Zerbitzu honetan ilustrazioen sorrera ere sartu daiteke, maketazioak hala eskatzen badu.

Zerbitzu batzuk:

_Flyer edo eskuorriak
_Karteleria
_Liburuxkak
_Dokumentuak
_Biniloak
_Ikerketak
_Fanzineak
_Bestelako euskarriak

04 sare sozialak.
Diseinua edota gestioa

Guk sortutako irudi edo edukiak sare sozialetan publikatzeko bideratuak izan badaitezke ere, zerbitzu oso bat eskaintzen dugu sare sozialen gestioari dagokionean. Hau da, komunikazio plan baten baitan sare sozial ezberdinen gestioa egiten dugu eta hemen publikatuko diren eduki eta irudien sorkuntzaz arduratzen gara.

Zerbitzu honen barruan sartzen da:

_Komunikazio plan osoa
_Sare sozialaren azterketa eta publikazioentzako estrategia
_Zehazten diren publikazioen testu eta edukien zehaztapena
_Eduki hauen diseinua
_Publikazioen programazioa edota publikazioa

05 merchandising diseinuak

Guk egindako diseinuak euskarri ezberdinetara eramateko diseinatu ditzakegu, hala nola merchandising ezberdinetarako. Inprimaketa prozesu honetan lagundu dezakegu, beharrezko materiala bilatuz, hoberen egokitzen dena aukeratu eta enpresekin harremana sortzen. Produkzio prozesu guztiaren ardura ere hartu dezakegu, diseinuaren inprimaketan behar diren formatu eta beharrizanak eskainiz eta prozesu guztian enpresekin harremanetan egoten.

Zerbitzu honen barruan sartzen da:

_Euskarrien bilaketa eta enpresekin harremana
_Diseinuaren egokitzapena euskarrira
_Produkzioaren jarraipena

idearen bat duzu buruan?

Sormen prozesuan laguntzeko prest, zuen ideiak entzuteko irrikitan nago. Jarri kontaktuan eta ahalik eta azkarren jasoko duzue erantzuna. Ez beldurrik izan mezua bidaltzeari.

Shopping Cart