Pakita Studio, gure sorkuntza espazioan, tailer ezberdinak eskaintzeaz gain, kanpoko espazioetarako ere eskaintzen ditugu zerbitzu hauek. Gure tailerrak edozein espaziotan egiteko aukera dago, edozein adin tarteko pertsonekin. Hauetako tailerren bat interesekoa baduzu, eskaintza pertsonalizatu bat egingo dizugu.
Zuek esan eguna eta lekua. Sormena gure kontu.
01 serigrafia tailerra
Saio hauen helburua serigrafia saio pertsonalizatuak egitea da. Estanpazioaren prozesuak ezagutzea eta ilustrazioak euskarri ezberdinetara eramatekoa aukerak ikustea.
Saio hauetan, parte hartzaileek diseinu bat egingo dute denen artean sortutakoa, eta serigrafia prozesu guztia burutuko da diseinu honen bueltan. Prozesuaren amaieran, parte hartzaileak bere serigrafia taula propioa izango du estanpaziorako, horrela, parte hartzaile bakoitzak berarentzat eramango du ilustrazioarekin estanpatutako euskarria (kamiseta, poltsa, lamina).
2 orduko 2 saio egin beharko dira gutxienez, lehenengoan diseinua egingo litzateke, eta bigarrenean estanpazioa bera. Saio luzeagoak egiteko aukera ere badago, prozesua sakonago ezagutu ahal izateko.
Lan ildoak: ilustraziogintza, irudi bat kolektiboki sortzea, serigrafia esperientzia bizitzea.
02 sormen tailerra
Saio hauen helburua sormena bere orokortasunean bizitzea da. Diziplina ezberdinak ezagutu eta hauekin sormenari bide egitea bilatzen da. Hauetan landu daitezkeen diziplinak anitzak dira baina hauek dira batik bat landuko ditugunak: ilustrazioa, serigrafia, collagea, zeramika, argazkilaritza, kartzelgintza etab.
Diziplina bakoitzarekin proiektu txiki bat egitea da ideia, hauek piska bat ezagutu ahal izateko. Batzuen kasuan, elkarren jarraipena izateko aukera ere izango dugu. Serigrafiaren kasuan, ilustrazio saiotik serigrafiara eraman dezakegu irudia; edota argazkilaritzaren kasuan, saioan ateratako argazkiekin egin dezakegu collagea. Beraz, diziplina bakoitza ez da independenteki landuko, elkar lortzen duten hari bat egongo da ariketetan.
Lan ildoak: sormenarekin esperimentatzea, sorkuntza kolektiboa eta talde lana, proiektuen lanketa eta hauen eraketa.
egun bateko monografikoak
Tailer honetan pertsonen aniztasuna lantze aldera koaderno bat osatuko dugu. Erretratu ezberdinak marraztuko ditugu, genero, arraza, neurri, eta ekintza ezberdinak erakutsiz. Aniztasuna adieraztea izango da helburua.
Erretratu hauek guztiak kolokazio berdina izango dute. Horrela ilustrazio guztiak prest ditugula, erretratuak erditik moztuko ditugu, koaderno interaktibo bat sortzeko.
Mozketa honen bitartez, aurpegi bat ekintza ezberdinak egiten jarri ahal izango dugu.
Tailer honetan mihise edo lienzo bat pintatuko dugu. Hori izango da helburu hutsa. Zuria den tela hau pintatzea bilatuko dugu konplexu eta beldurrak alde batera utzita.
Pintura akrilikoen bidez, modu esperimentalean momentuan iruditzen zaigun hori pintatuko dute parte hartzaileek, espektatiba gabe.
Ekintza sinple honen bitartez, pinturaren diziplinari hartu zaion beldurrak alde batera uztea bilatzen da, saioa jolas moduan ulertuaz.
Tailer honetan parte hartzaile bakoitzak bere kamiseta izango du. Honentzat diseinu bat sortu beharko du binilo termikoaren bidez.
Kolore anitzeko binilo pila izango dituzte erabiltzaileek eskuragarri, hauek moztu eta forma ematen, kamisetan jarriko duten irudia sortu beharko dute.
Binilo hauek plantxa termiko baten bitartez eramango ditugu kamisetara, saioan bertan. Horrela, erabiltzaile bakoitzak bere kamiseta eramango du bere diseinu propioarekin.
Tailer honetan kartelak sortuko ditugu collagearen teknika erabiliz.
Argazki anitzak, irudiak, testu ezberdinak, pinturak, eta beste hainbeste elementu izango ditugu gure kartela diseinatzeko.
Kartel hauek saio bakoitzean zehaztuko dira zertarako erabiliko diren edo zein gairen bueltan hitz egingo duten. Adibidez, feminismoaren ingurukoak izan daitezke data garrantzitsuetan, edo ekintza zehatzak daudenetan.
idearen bat duzu buruan?
Sormen ekintza ezberdinak antolatzeko prest, zuen ideiak entzuteko irrikitan nago. Jarri kontaktuan eta ahalik eta azkarren jasoko duzue erantzuna. Ez beldurrik izan mezua bidaltzeari.