Kuaderno menstruala

23,00

Menstruazioaren kuadernoa Berexi Art  eta Pedagogías Menstrualesen arteko sorkuntza bat da, hilekoa duten pertsonen bizi-esperientziei lagun diezaiekeen produktu bat sortzeko asmoarekin sortua.

ZER AURKITUKO DUZU BERTAN?

  • Hilekoaren zikloari buruzko informazioa
  • 12 ziklograma, zure zikloaren erregistroa eraman eta sakon ezagutu ahal izateko
  • Hilekoaren inguruko 12 datu zein aholku eta hauei laguntzen dieten ilustrazioak
  • Beste hainbeste ilustrazio eta testu
  • Gure pentsamenduentzako txokoa, nota mentalen txokoa

Agendarekin alderatu ezkero, produktu hau atenporala da, ez da egutegian oinarritzen, beraz, edozein momentutarako balio du.

MATERIALAK

  • Orri bertziklatuak
  • Azaleko diseinua inprimaketa metalikoan eta erliebean
  • Metalezko koadernaketa espiralean
  • Arina eta fina

 

Shopping Cart