BEREXI ART-eko produktuak eskariaren arabera egiten dira. Bidalketaren epea 3 egunekoa den arren, kontuan izan behar da produktuaren prestaketaren denbora. Fase hau eskaera jaso eta ordainketa behar den bezala egin dela baieztatzen denean hasiko da.
ORDAINKETA
Online dendan daude produktu guztiak ordaintzeko, Visa, Mastercard eta American Express txartelekin, edo Paypal kontu bidez ordainketa zuzena egin daiteke. Egunean bertan ordainketa burutzen da eta eskaerarekin hasta ahalbidetzen du.
Txartelarekin ordainketa egin ez dezaketenentzat, bankuko trasferentzia egiteko aukera ere badago. Erosketa amaiean bankuko datuak emango zaizkio erosleari, berak trasferentzia egin dezan. Eskariaren izena kontzeptu gisa erabili behar da. Hau egitean, berexi.art@gmail.com-era mezu bat bidali behar du ordainagiria erakutsiz. Orduan hasiko litzateke eskaeraren prestaketa.
BIDALKETAK
Egun, BEREXI ART-eko bidalketak Euskal Herrian, Kataluinian, Galizian eta Espainiako penintsula mailan egiten dira. Correos bidez egiten dira bidalketa hauek, modu ordinarioan edota agiripean. Bidalketa honek 3 egun inguruan produktuak etxeetan egotea ahalbidetzen du.
Ordinarioki bidalketa egiteak 3,5 euroko kostua du. kontuan izan bidalketa mota honek ez duela agiririk. Beraz, behin Correosek eskaria jasota ezin izango da bidaia jarraitu. Bidalketa prozesuan paketea galduko balitz BEREXI ART ez da honen arduraduna izango. Bidalketa egin dela jakinarazita, bezeroaren esku dago behar den momentuan eta tokian jasotzea.
Agiripean egiten diren bidalketek 5,5 euroko kostua dute. Aukera honek jarraipen kodea eskaintzen du, eskariaren nondik norakoak kontrolatu ahal izateko. Bi aukerak ordainketa egiteko garaian agertzen zaizkio erosleari.
Edonolako aukera alternatiborik nahiko balitz, bai bidalketa eremuaz kanpoko bidalketak egiterakoan, bai bidalketa era modu ezberdin batean egitea nahiko balitz, berexi.art@gmail.com bidez kontaktuan jarri beharko litzateke.
Bidalketa egitean mezu bat bidaliko zaio erosleari, bere eskaera bidali dela adieraziz. Hemendik 3-5 lan egunetara iritsiko da eskaria.
ITZULERAK
BEREXI ART-en egiten diren eskaerek ez dute itzulera aukerarik kasu berezietan izan ezik. Produktu bat erosi aurretik neurriak kontsultatu edota berexi.art@gmail.com helbidean harremanetan jarri zalantzak argitzeko.
Erosi aurretik Hernani edo Aginagara hurbiltzeko aukera egongo balitz, bertara hurbildu produktuak ikusi ahal izateko eta horrela, nahi den hori eskuratzeko.
Produktuak akatsak baditu. Erabili gabe egon beharko luke produktuak eta bistakoak diren akatsak beharko lukete izan. Orduan, produktuaren aldaketa egingo litzateke edota dirua itzuli.