Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista 2021ean ireki zen espazio irekia da. Passive house bat izanik, ezin dira paretak zulatu eta mural bat egiteko erabakia hartu zuten bertakoek.
Espazioa ekintza feministen plaza izateaz gain, Hernanin kulturartekotasunean lanean dabiltzan elkarte eta taldeentzako espazioa ere bada. Hau guztia jasotzen zuen mural bat egin nahi zen. Horrexegatik, emakumeak erdigunean, errealitate anitzak irudikatu nahi izan genituen. Gorputz, kultura, adin ezberdinetako emakumeak.