hamarratz

2020-2021

Proiektu hau 2020ko Hernaniko Sorkuntza Bekaren baitan egin zen. Arte plastikoak kalean dituen formak aztertzen, ohikoenak diren bideak ikusi eta hauetatik apur bat urrundu nahian sortu zen proiektua.

Serigrafia esperienza bat proposatu nahi izan nuen. Bideragarria den praktika bat, kalera eramatea ahalbidetzen duena, eta kolektiboan praktikatu daitekeena.

Ezagutzak kolektibizatzearen garrantziarekin, taldeari jarri nahi nion fokua. Hernaniko auzo ezberdinekin lankidetzan, bertakoekin hitz egin, parte hartzaileak lortu, jendea animatu genuen. Horrela, puntu bakoitzean talde polit bat bildu eta denon artean sorkuntza esperientzia hau partekatu ahal izateko.

Bizipoza elkartearentzat egindako ilustrazioa

Hamarratz proiektuaren amaierako dossierra

Shopping Cart