2022
Munduak guztiontzat beharko luke.
Iraila eta urrian zehar Kool Studioko Karmele eta biak Bizipoza Elkarteak proposatutako proiektu honetan aritu gara lanean. Lasarte-Oriako Maratoialdian amaitu eta astindu genuen sortutakoa.
Bizipoza osatzen duten eta mundu (ko)loretsuago bat sortzeko lanean dabiltzan elkarte txiki asko ilustratzeko aukera izan dut: Aspanogi, Izan inurri, Jalgune, Transmaribollo, Naizen, Gehitu, Zaporeak, Oporrak bakean, Ostadar inklusioa, Kairos, Txernobil eta Beroa.