belarri bero, bai esan?

2020-2023

Zehar Kablea sormen taldea 2018an sortu genuen hiru lagunek. Websail bat egiteko ideiarekin ekin genion bideari, eta Hernaniko Udalaren 2019ko Sormen Beka eskuratu genuen proiektua garatzeko. Honela, gure lehengo proiektua izango zena egiten hasi ginen eta bidean batu zaizkigun guzti horiekin batera gauzatu da “Belarri Bero, bai esan?” websaila.

Belarri bero telefono linea erotikoak diru arazoak ditu. Axunek, negozioaren nagusiak, isilpean darama afera Ines, Garazi eta Eider langileei ezer kontatu gabe. Halere, lehenago edo beranduago, mahaiaren bueltan bildu eta aurre egin beharko diote errealitateari.

Zein bide aukeratuko ote dute?

Sei kapituluz osatzen da Belarri bero, bai esan? websaila. Lau protagonistek egunerokoan dituzten bizipen ezberdinek egituratzen dute trama nagusia. Hauek aitzakia izango dira sexualitateak erdigunean jarri eta umoretik lantzeko.

ESTREINALDIA
Azaroak 6, Hernaniko Biteri Kultur Etxea

4 protagonistak

Belarri Bero, bai esan? tailerra

Belarri Bero, bai esan? websailaren aurkezpen kartelak

Shopping Cart