Artisau lana. Diseinua eskuz egitetik eskuz tatuatzera, prozesu guztia eskuz egiten da.
Makinarik gabe. Hand poke teknika erabiltzen da. Estetika ezberdina da. Zauri txikiagoa egiten du, eta hau dela eta, azkarrago sendatzen da. Makinarekin egindako lanekin alderatuz min gutxiago ematen du. Zauria ez delako behin edo bitan baino gehiagotan zanpatzen.
Zaintza. Gune seguru bat sortzen saiatzen naiz. Zapalkuntzarik gabea. Etxeko estudioan egiten dut lan, nire espazio pribatua zuri zabalduz. Bezeroaren beharrak eta espazioak errespetatzen ditut, goxotasunean.
Originaltasuna. Behin egindako diseinuak ez ditut errepikatzen. Kasuren batean eginda dagoen ilustrazioren bat nahiko bazenu, bertsio bat sortuko nuke, hau ere zuretzat soilik.
Nire diseinuak soilik. Ez dut beste inoren lanik tatuatzen, nire ilustrazioak soilik.
Publikatutako ilustrazio guztiak. Sare sozialetan eta web orri honetan publiko eginda dauden lan guztiak tatuatu daitezke, beti ere lehenik eginda ez badago.