Sormen teknika ezberdinak ezagutu eta gure ideiak beste modu artistikoago batzuetan zabaltzea da helburua. Bakoitzak bere bidea egitea, baina hasiera kolektibo batekin.
Orain arte egindako tailerrak 12 urtetik gorako pertsonentzat planteaturik daude. Noski, adin tarteak sortuko lirateke kasu bakoitzean, ariketak adin tarte hauetara egokituz. Eskaeraren arabera ere tailerrak aldatzeko aukera dago. Edozein egoeratara egokitzeko aukera ematen baitute.
Orri zuriari beldurra kentzen. Tailer hauetan sormen teknika eta material ezberdinak probatzea da helburua. Normalean, talde lana eta bakarkakoa uztartuz. Sortzen hastea da nahi duguna, besterik gabe.
Taularatu. Serigrafia teknikak. Irudi bat estanpatzea izango da azken helburua. Baina honetara iritsi baino lehen, jolas eta ariketen bidez mundu zabal honetan sartuko gara. Ilustrazioak nola sortu, prestatu eta euskarrira eramaten ikasiz.
Ahalduntzetik sorkuntzara. Feminismoaren oinarriak irudigintzara eraman nahi ditugu tailer honetan. Hemen ere teknika ezberdinak esperimentatuz. Gure gorputza erdigunean jarriko dugu, berau entzun dezagun. Bakarkakotik kolektibora egingo dugu salto.
Sarea saretuz. Internet baliabide garrantzitsu bat da gure lana zabaltzeko garaian. Sare sozialak gure alde jartzeko ariketak planteatu nahi ditugu saio hauetan. Sormenarentzat bideak ireki eta sormena bide hauetan jartzea da helburua.