S E R I G R A F I A

Urte bete eta gehiago da serigrafiaren munduan barneratu nintzenik. Bai, mundu bat da. Autodidaktikoki ikasiak izan dira, negar eta izerdi tanta batzuk bota ondoren, serigrafiaren teknika oinarrizkoenak. Prozesu guztia etxean egiten dugu, taulak prestatzetik kamiseta edo poltsak lehortzera. Erabilitako material gehina berrerabilia izan da. Taulen egurra eta argi kaxa esaterako. Aipatzekoa ere, uraren erabilera handia dela eta, material guztiak garbitzean erabilitako ura filtratu egiten dugula, ahalik eta garbiena gera dadin. Era berean, pintura guztiak ekologikoak dira. Baina beti dago zer hobetu.

Orain arte teknika honen bidez tote bag, kamiseta eta koadernoak ditugu salgai dendan. Dena den, beste euskarri ezberdinetan teknika hauek erabiltzea esperimentatzen ari gara. Izango duzue gehiagoren berri. 

Eskaintzen ditugun gure dendako produktuetatik haratago, beste serigrafia proiektu bat egitea nahiko bazenu, jarri gurekin kontaktuan eta idatziguzu zure ideiaren inguruan.