Beherapena!

Agenda Menstruala 2022 AURRE-SALMENTA

21,00

ADI! Produktu hau aurre-salmentan dago. Zure erosketarekin produktu honen produkzioan eta soberakinik gabeko stock bat sortzen lagunduko diguzu. Bidalketa guztiak urtarrilaren hasieran egingo dira.

Menstruazioaren agenda Berexi Art  eta Pedagogías Menstrualesen arteko sorkuntza bat da, hilekoa duten pertsonen bizi-esperientziei lagun diezaiekeen produktu bat sortzeko asmoarekin sortua.

Urteak dira hilerokoaren zaintzaren ardura berreskuratzen gabiltzala, produktu berriak ezagutu ditugu, gure ziklizitatea kontzienteago bizitzen dugu, baina euskarazko aukerak gutxi dira, eta honi erantzun bat emateko sortu da agenda hau.

Zer aurkituko duzu bertan?

  • Asteko eta hileko agenda, ilargi-egutegiarekin.
  • Hilekoaren zikloari buruzko informazioa.
  • 12 Ilargi-diagramak, zure zikloaren erregistroa eraman eta sakon ezagutu ahal izateko.
  • Zure ohar pertsonaletarako tartea.
  • Maitasunez betetako irudiak eta testuak.

Hilekoaren zikloa zure burua ezagutzeko moduetako bat da. Fase bakoitzak duen potentziala ezagutzera animatzen zaitugu, bide berezi honetan zure burua gero eta gehiago maitatzen eta errespetatzen ikas dezazun.

Agenda honen helburua da zure sentimendu, pentsamendu, desio eta beharrak erregistratzeko zainketa- eta intimitate-eremua sortzea. Hobeto ezagutu zaitezen laguntzeko erraminta bat da, ziklizitatearen jakintza eta esperientzia bizitzen.

2022 urtea geure buruarekiko maitasun handikoa, gure sorkuntza-proiektuak eta intimitate magikoko une asko zabaltzekoa izatea nahi genuke.

Batuko zara?

Garbitu
SKU: E/E Kategoria
Hizkuntza/Idioma

Euskara, Castellano