I L U S T R A Z I O A

Proiektu guzti honen hasiera izan zen ilustrazioa. Eta orain ere hala da. Ikusizko artearen diziplina ezberdinak esperimentatu ditudan arren, lehen-lehena eta oraindik erabiltzen dudana ilustrazioa izan da. Modu linean eta minimalista batekoa normalean. Sorkuntza librea egin dudan arren askotan, ilustrazio bakoitza independenteki sortuaz, badira batzuk kolekzioka egin ditudanak. Aipatzekoa Loratu kolekzioa. Ia hogei ilustrazio, erakusketa bat, serigrafiarako erabilitako hainbat ilustrazio. Zabalera handiena izan duen kolekzioa izan da, eta ondoen hartu duena jendeak.