2020
Bazterretan eta zapalduta dauden errealitate ezberdinak irudikatu eta zentroan jartzea izan da Errebelazioa proiektuaren ariketa. Framez frame sortutako ilustrazioak, esaldi motzez eta errimaz jositako testua eta Miren Bereziartua Lonbidek egindako musikaren nahaskea izan dira orain ikusten dugun emaitza. Beldur Barik 2020 edizioko Bideo Produkzio hoberena eta Hernaniko 1. Kategoriako bideo hoberena bezala saritua izan da.