4 1   H A B I T A T  eta gehiago

Ongi etorri gure Habitatetara. Gure ekosistemetara, mikroklimetara, espazioetara. Habitat andana ikusteko aukera izando duzu hemen, beraien lore, belar, xomorro eta klima aldaketekin. Beste habitat batzuekin lotzen, ekosistema berriak sortzen edota habitat propioak zaintzen. Gozatu.

Doble hábitat

Carola Caradebola

Tristura loratzen denean

Izas Arzuaga, Arramazka

Obraren izena
Juanitak

Doinua: Baneza eta banitu

Habitata da hotela
etxea ta egongela
ikasiz doan arbela
emozioen koktela
gorputza degu zerbait fisiko
edo soziala bestela
gorpuzten dena lagun artean
bere ile ta sabela
espektatibak ta utopiak
bihurtzen dira kuartela
ta batzuetan ez da sentitzen
habitataren epela.

Neurriak ta zoramena
ez argala ez gizena
ez doana azkarrena
ez dabilena errena
gorputza ere kendu digute
sentitzeko ahulena
baina besteen desio denak
bete behar dituena
desio denak bete nahiean
borrokan dugu barrena
eta azkenean bihurtzen gara
gure ametsik txarrena.

Bada hamaika eraso
desatseginak bai oso
erantzunei errepaso
jarri gaitezen hauei so
gure artean elkartu eta
elkar tratatuaz goxo
bakoitzak bere estiloa du
erritmo guztiei kaso
gorputzarekin batera joan
hari entzunez airoso
habitat oro bihur dezagun
bizigarri ta eroso.

Habitataren bila
Estitxu Agirre Agirre

Bosque

Liébana Goñi

La Casa
Maider Alday

Errealitate ezberdin eta anitzak bilatuko dituzu hemendik aurrera. Emakume bakoitzari izen bat jarri diot. Hauek marrazten nebilenean, beraien izana imajinatu dut. Zenbat aldiz egin duen eurria beraien baitan, zenbatetan hartu dion gorputzak belar busti usain gozoak. Zenbat xomorro biziko diren bere barruan, eta zeintzuk desagertu ote diren. Ariketa hau egitea nahiko nuke ikusleak. Gorputza eta izena jarri diet nik emakume hauei, zuk begira bizitza bat sortzea nahiko nuke. Imajinazioarekin jolastea. Bakoitzak habitat bakoitzean gertatu dena eta gertatzen ari dena sortzea.

#1 habitat NI

Sentsazioa daukat hanka puntetan xomorro batzuk ditudala dantzatzeko gogoa pizten zaidan bakoitzean. Ilea zuhaitz-adarrekin nahasten zaidala, eta batzuetan txoriak ezkutatzen direla tartetik, kabiak egin nahian nire pentsamenduen sakon-sakonean.  Loreak sortu eta suntsitzen zaizkit bularrean, maitatua sentitzen naizen eta maitatua izaten uzten naizen bakoitzean. Udaberriak pizten zaizkit besarkada bakoitzean. Hiru eguzkiko egunsentiak esnatzen didate goizetan, nire masailak zeru gorri bat izango balira bezala. Nire habitata mikroklima bat da, animalia eta lore basatien etxe bat, eta zu, bisitari, ongi etorri nire habitatera.

#2,3,4,5 habitat ALBA, DANIELA, GEA ETA GRATZI

#6 habitat ALLENDE

#7 habitat LOLA

#8,9 habitat AMELE ETA AIA

#10,11,12 habitat GAIA, LARRA ETA LAVINIA

#13,14 habitat KATTA ETA NILE

#15,16,17,18 habitat BARBARA, LEA, TAIS ETA KIMA

#19 habitat SILVANA

#20,21 habitat AFRIKA ETA HAIRA

#22,23,24 habitat DANELE, NOA, JARE

#25 habitat ADELE

#26,27 habitat IZAR ETA MARA

#28,29,30 habitat MAIA, NIKE ETA COVA

#31,32 habitat ULA ETA ZELIA

#33,34 habitat LUNA ETA XUA

#35 habitat JULE

#36 habitat JAVIERA

#37 habitat KATIA

#38,39,40 habitat RITA, MAIA, SARA

#41 habitat ZU

NOLAKOA DA ZURE HABITATA?

ADI! Erakusketa honetan ikusitako lanenbat nahiko bazenu, artistari bultzada ekonomiko eta animikoa eman, eta zure habitata beste habitat batekin nahastu edo elkartu, salgai dauden obren zerrenda ikusteko aukera daukazu. Artista bakoitzak bere balioa jarri dio obra bakoitzari. Batzuk originalak dira, besteak laminak. Guztiak ikusteko egin klik hemen.